Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zigiludun izond/izlag zigilua duena.

Faraoiak bere hatzetik eraztun zigiluduna atera eta Joseri ipini zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 115. orr.

Hara, zenbat paper zigiludun daukazun! -jarraitu zuen, kutxari begiratu bat emanik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 88. orr.

Paperezko agiri bat eman zion, ofiziala eta zigiluduna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.

Garrek gora eta gora egiten dute, lakre zigiluduna ia urtu da, belus horiak ke garratz bat ateratzen du.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 222. orr.

Bake garaiaren hasieran, zigiludunak gutxi ziren, erdi aldera gutxiago, eta azken aldera oso gutxi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 922. orr.

Batetik bestera eraman behar gaituztenean, buldaran epaitegiaren zigiludun prezintoa itsastea, bidean merkantzia manipulatua izan ez dadin, eta behar bezalako egoeran heltzeko gure hartzaileagana.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus