Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Otoi arren, irakur, zigila, eta postara igorraraz ezazu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 153. orr.
Jakinik Txitxikoven etxean bi milioi errublo zegoela billete faltsuetan, etxea zigilatu eta zaintzaileak jarri zituzten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 303. orr.
Hilobia segurtatu zuten, harria zigilatuz eta guarda ipiniz. Elizen arteko biblia Mt 27,66
Idazkari judizialarekin batera joan eta atea zigilatu zuten. Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Gero, ateak itxi eta zigilatu errege-zigiluz. Elizen arteko biblia DnGr 3,11
Leiho guztiak, berriz, zigilatuta zeuden, barruko aldetik. Berria - Gaiak 2004-11-23
Dena batera lotu, bilgoa ezkoz zigilatu, eta soldaduari berari agindu zion behingoan eramateko Txitxikovi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 530. orr.
Arma inperialez zigilaturiko gutuna aurkitu zuten Mikel Strogoffen bularraldean, suntsitzeko betarik ez baitzuen izan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 299. orr.
Asuero erregearen izenean zeuden idatziak eta erregearen eraztunaz zigilatuak. Elizen arteko biblia Est 3,12
Tinta-zanpagailuarekin nire txostena zigilatu eta kanpora egotzi ninduen konturatu orduko. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 214. orr.
Haren Ameriketako gutunak -Sabethenak, esan nahi dut- mahai gainean zeuden, pila handi bat, Yale-n zigilatuak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 224. orr.
Gure buruzagiek, lebitarrek eta apaizek sinatu zuten zigilaturiko agiria. Elizen arteko biblia Ne 10,1
Gaizki zigilatutako zementuaren sentipena, halako anklaje falta bat zutikakoaren bertikaltasunean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 59. orr.
Orgatilaren beheko apaletik ontzi bete porlana eta paleta aterata, sarrera zigilatzeari ekin zioten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.
IAEA Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziak 2003. urteko urrian zigilatu zituen zentral horretako zentrifugagailuak. Berria - Mundua 2006-02-14
Zirkulazio-sistemak berak ixten ditu bere ihesbideak, eta badu bere burua zigilatzeko mekanismo konplikatu baina eraginkor bat, odol-galtzea eragiten duten istripu larrienei ez beste guztiei aurre egiteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.
Antartikaren lurrazalaren gainean izotza pilatzen hasi zenean, lakua zigilaturik gelditu zen duela 35 milioi urte. Berria - Gaiak 2004-11-07
Batzuetan, bi pertsonaren arteko bat-bateko erakarpena -izan liteke samurra eta lasaia, edo grinatsua eta burrunbatsua- sexuaren bidez zigilatzen da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 261. orr.
Gero, danbateko bat emanez zigilatu dut nire agurra. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 184. orr.
Bisita hark bizitza osorako ukitu baininduen, markatu ninduen eta zigilatu ninduen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.
Alemanen patua behin betiko zigilatu baitu. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 41. orr.
Bizitza "une-bilduma"tzat zeukan, eta une horien oroitzapenek "ez dute geroztik gertatutako guztiaren berri" eta "hermetikoki zigilaturik" irauten dute gogamenaren hornitegian, kontserba-ontziak balira bezala-. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.
Hartu bi agiriok, zigilatua eta irekia, eta sartu buztinezko pitxer batean, luzaro iraun dezaten. Elizen arteko biblia Jr 32,14
Ilegalizazioa salatzeko gaur elkarretaratzea deitu du Batasunak, Bilboko egoitza zigilatuaren aurrean. Berria - Euskal Herria 2004-08-27
Minutu batzuk geroago itzuli da, pasaporte zigilatuak banatu ditu, eta euron jabeok beste areto batera pasarazi gaitu, alde irandarrean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 88. orr.
Eta paper zigilatua izango diagu. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 390. orr.
Zaldun-legeei xuxen zatxekon itun zigilatu batez, biziarekin batera, bere eskupeko lur guztiak eman baitzizkion garaileari. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.
Pribilegio berezia eman zien anaiei bulda zigilatu baten bidez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1111. orr.
Harro-harro gorde nuen nire erromes-karta zigilatua. Berria - Kultura 2004-08-10