Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zigarrotxo (29 agerraldi, 14 liburutan) iz zigarreta.

Ezpainekin papera busti eta zigarrotxoa osatu zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.

Tabako-belarrezko zigarrotxo bat biltzen ari da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.

Kafe eta kruasan bana hartu, zigarrotxoren bat erre, eta Sena ondoko liburu zaharren txosnetara joaten ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 316. orr.

Bitarte horretan zigarrotxo bat patxadaz erretzeko adina denbora baitzegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 46. orr.

Arropa zarpailekin janzten zen, eta usain belarrez egindako zigarrotxoak erretzen zituen bata bestearen atzetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Joseba autoraino joan zen zigarrotxoaren mutturra hautsontzian itzaltzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Zigarrotxoaren kearekin hidra baten irudia egin nuen airean, nahikoa txukuna.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 149. orr.

-Kostatu egiten da, ezta? -esan nion, zigarrotxo bat isiotzen zuen artean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 186. orr.

Izan ere, hilabete gutxi batzuk baizik ez ziren pasatu zigarrotxotik purura igarotzeko hautua egin zuenetik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus