Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zigarrokin iz zigarro muturra, zigarro hondakina.

Mahai zikin baten azpian egokitu da, zigarrokin mordo baten gainean.     «Bizia lo», 2003 - 135. orr.

Cesar Telleriak azken sakatua eman zion bi hatzekin sustengatzen zuen zigarrokinari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.

Gorkak porroaren zigarrokina harri baten azpian altxatu du.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 82. orr.

Agure kalpartsua burugabekeriak esaten ari zen oraindik, hileta-orgako morroia azaldu zenean, kapela luzea alde batera zuela, zigorra eskuinean eta zigarrokina ezpainetan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.

Hizketan ari zela, itzalitako zigarrokin bat erori zitzaion ezpainetatik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 42. orr.

Axolagabekeriaz zigarroari azken atxikia eman, eta zigarrokina jaurti zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 332. orr.

-Bereziortua jaunarekin hitz egin dut -berriro ekin zion Moralesek bere esanbeharrekoari zigarrokina hautsontzian amatatuz-.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 116. orr.

Hautsontziko zigarrokinei eta kafe katilu hustuei erreparatuz gero denbora puska bat eman dutela jakin liteke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 178. orr.

Oinetakoaren puntarekin zapaltzen hasi da zigarrokina, keinu kalkulatu batez.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 85. orr.

Bi zenizero metaliko zigarrokinez beteak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 58. orr.

Xake pieza hautsiez eta hautsontzi zigarrokinez beteez estalitako mahaiei.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.

Araztegian denetarik aurkitzen dugu: zigarrokinak, kondoiak, konpresak, plastikoak...  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus