Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kapera haundi hortan ehortzia da Santxo, hobiaren luzetasunaren arabera alimaleko gizona zitaiken, zigante bat! Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 190. orr.
Barda irakurtua nuen, zeharka, Errolan eta Ferragut zigante musulmanaren arteko gatazkaren historia. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 78. orr.
Uharte batean zigante begibakar beldurgarriak dira; ondoko bateko jendeak burugabeak dira, begiak soinburuetan dituzte eta zaldien ferraren formako aho itsusi bat badute bularretan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 92. orr.
Joaldunak eta ziganteak karriketan. Herria 2005-02-10
Ortziralean, goizeko 11etan, Orai Bat-eko ziganteen kabalkada eta Leinua Ttiki-ren euskal dantzak. Herria 2004-07-05
Eguerdian bertsolariak, Arrolako dantzariak, Altsasuko ihauteriak, ziganteak, jauziak eta larrain dantza izanen dira. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Larunbata, Ziganteen eguna bilakatu da joanden urtean eta bi zigante ibilaldi izanen dira egun horretan. Herria 2002-08-08
Larunbatean, 11etarik landa, Erraldoien eguna, Emaitza eta Sukila elkarteek antolaturik, 11etan eta 16etan, Ziganteen ibilaldia karriketan. Herria 2004-07-05
200 hektareko industria gune zigante baten eraikitzeko proiektua bada Oiartzungo eskualde hortan, haran guzia suntsi lezakeena. Herria 2002-09-12
Gasteizko Aratz lantegia bere aldetik burdin ekoizten ari da Txinako "Trois Gorges" eskualdean eraikitzen ari duten barradera zigantearako. Herria 2004-01-22
Arratsean denentzat "Paella Zigante" janaldia. Herria 2004-07-15
Ezpeletakoek aldiz "transgenikoari ez" dute goraki oihukatu, biper zigante baten ondoan. Herria 2004-10-07