Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zifratu, zifra(tu), zifratzen 1 du ad mezu bat zifra eta ikurren bidez idatzi.

Gerra garaian, espioitza kontuetan, maiteminduen arteko isilpeko amodioetan... ohikoa da nola edo hala mezuak zifratzea, besteek ez ezagutzeko zer esaten dugun.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 175. orr.

Hitzak zifratzeko zeinu sistema berriak asmatzen dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 175. orr.

Logika baten arabera eraiki ahal dira hitzak zifratzeko kodeak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 176. orr.

Dena galdu zen, tamalez, bazen-eta han mutur batetik bestera zifratutako txostenez sei liburuki in-folio betetzeko lain.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 417. orr.

2 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Jada ez didate ematen mezu zifraturik zuretzat. Londresko Secret Intelligence Service delakoak Espainiako Enbaxadaren kode zifratuak eskatu zizkion Asensiori, premia larriz gainera.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 38. orr.

Bagenekien bere listuaren ADNko nukleotidoen sekuentzia zifratua.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 86. orr.

Uste nuen kritika gogorrak entzungo nituela zenbaki zifratua ahazteagatik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 88. orr.

Hala ere, eta adierazgarria da oso, testuaren bukaeran agertu eta hemen aipatu ditugun emakume izen zifratuak editorearen oin-ohar batean baino ez dira aipatzen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 253. orr.

Seguritate-kutxara joan, ateko sarraila zifratuan zenbakiak sartu, hura zabaldu, Londresek behar zituen zifratuen kaxatxoa handik atera eta alboko hoteleko washroom-era eroan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 177. orr.

Testu bibliko eta talmudikoen zentzua modu zifratuan dezifratzeko egin nahi izan zuen tratua da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus