Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zifra (orobat xifra g.er., xifre eta zifre g.er.) 1 iz zenbakiak idazteko erabiltzen diren ikurretako bakoitza.

Hirurogeita lau zifrako zenbaki luze bat!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 485. orr.

Atera zaizun emaitza zifra bakar batekoa baldin bada, gogoan hartu besterik ez duzu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 71. orr.

Finala erreboteko zuloan erabakiko da, bi zifrako zenbakidun koadroetan.  Berria - Kirola   2006-01-14

Umea nintzenean, zifren batura 3z zatigarria bazen, zenbakia ere 3z zatigarria zela erakutsi zidaten.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 428. orr.

Hamar zifra dira, eta kalkuluak egiten ditugu haiekin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.

Kokalekuzko zenbakeran, berriz, guztiz bestelakoak dira kontuak; zifra baten balioa zifra horrek zenbakia idazterakoan duen kokalekuaren araberakoa da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.

Haren bitartez ezagutu zituzten arabiarrek indiar zifrak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.

Geroago, zero zifra bat asmatu zuten astronomo maiek, barraskilo-maskorra irudikatzen zuen obalo horizontal batez irudikatua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.

Edozein zenbakiren logaritmoa eman zezakeen Bidderrek zazpigarren edo zortzigarren zifraraino.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 192. orr.

Hurrengo orduotan, zifretan eta eragiketa matematikoetan murgildu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 106. orr.

Haanover Ruec enpresako eledunak galerak milioi eurotan bi zifrakoak izango direla zehaztu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-12-28

Sei zifrako diru saria jasoko duela adierazi dute.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Garai hartan, eta geroztik ere luzaro, kode horiek sekretuak ziren, zifra matematikoen eta beste arte batzuen pean adierazten zirelarik.  Berria - Kultura   2004-07-02

2 zenbakia, kopurua.

Nola zortezko jokoetan zifra bikoitiak eta zifra bakoitiak azkenean batez-besteko orekara etortzen baitira, [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 126. orr.

Zifra horiek epe luzeko deritzaten fluxu garbiei dagozkie.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Industrializaturiko herrialde guztien BPG osoa baino handiagoa da 21 bilioi dolarreko zifra hori.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 227. orr.

Langabeziari buruzko zifren artean 60.000 langabetu inguruko aldea dago, bakoitzak bere modura definitzen baitu langabetu izatea zer den.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.

Airbusek aurreikusten zuen 300 hegazkin amaitzea, baina zifra hori gainditu du 2003. urtean, eta 305 hegazkin eman ditu.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

Biek erabiltzen dituzte zifrak, datu eta estatistika objektiboak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.

-Zifra zehatzak behar ditut, neurriak.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 26. orr.

Dotzenako bat gora behera, iazko zifra bera da.  Herria   2002-09-19

Zifra hori bikoiztu egingo da 2005ean, ekonomiak «bide onetik» jarraituz gero.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

Langabeziaren zifren dantza.  Berria - Harian   2006-01-08

Egunean egunekoa eginez heltzen baita behar den tokira, ez naute xifre horiek sobera izitzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 53. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Urteko agiantzen karietara, Miarritzeko kargudun batek ezagutzera eman ditu zifra andana bat.  Herria   2004-02-05

· Epe horretan, 250,79 milioi euroko negozio zifra lortu zuen CAFek.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Urte bakoitz afera zifra doblatu du, Baltimoreko enpresa amerikar batekin lotu ondoan.  Herria   2001-11-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afera zifra (3); arabiar zifrak (4); lau zifrako (3); negozio zifra (13); negozio zifraren (3); sei zifrako (3); zifrako zenbaki (3); zifren dantza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus