Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zierto izond ziurra, dudagabea.
Egia zierto garbia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.
Emakumeen sen zierto horrekin, istanteko igartzen baitiote beren enamoratuen beldur eta ahuleziari, konturatu zen, antza, Tsarren inperioko txakur salatari guztien artean gizarajoena nintzela. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 93. orr.
Har ezazu gauza ziertotzat preso guztiek ahotsa gizentzen dutela eta ozentzen pasarte horretara iritsitakoan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 88. orr.