Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Etxeko zoro" delakoa jare ibil ez dadin bere gisa, zientziagintzan dabiltzanen eginkizuna da atsedenik gabe jartzea aurrez aurre izan litekeena eta dena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 170. orr.
Zientziagintza jardun morala da, on, eder eta egiazkoa. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 88. orr.
Aurreikusezin izatea zientziagintzaren mami-mamian dago. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.
Zientziagintzaren lehenbiziko pausoan bertan, datuak jasotzean, adimenezko fedea da objektibotasun enpirikoaren babeslea. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 93. orr.
Zientziaren Filosofia estandarraren orientabideak zientziagintzaren berariazko emaitzari begiratzen dio, hots, teoria zientifikoei. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.