Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
XIII. mende hartan gatibuak zientoka eta milaka zuedenez, Espainiatiko eta Maroko aldetiko gatibuak libratzeko sortu zuen Mertzedarioen Ordena. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.
Esan nahi dut bidaiak zientoka egin dituela, debalde, erretiroa hartu zuenetik. Berria - Kultura 2004-08-31
Etxean ikusia naiz ama abarketa eginean, zientoka. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 212. orr.
Etxean zientoka ditugu. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 40. orr.
Albistegietako iragarpen laburrak zientoka utzi nituen han, beti grabatuta, ahalik eta laburren. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 117. orr.
Erretratuak egin zituen tranbia barruan, zientoka. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 131. orr.
-Lagunen bat bisitatzera etorriko zen, zientoka kilometro egin ondoren. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 138. orr.
Atzerago zientoka lamia zetozen, eta beste hainbeste, parez pare, ibaiaren beste aldetik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.
Zientoka koilare. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.
Ahuleziak jota, ezin igeri egin eta, ito egiten ziren; zientoka lagun zeramatzan ibaiak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 114. orr.
Ospitaleak gainezka egon ziren, zientoka jende bertan, beroak penatuta itolarriz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.
Siberia aldean, zientoka urtetan usteldu gabe iraundako urki-azal puskak topatu izan dira, lurpean eta elurpean iraun dutenak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.
Zientoka, milaka bider. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 103. orr.
Hor ere ba omen zen ordea borondate oneko medikurik: txaketari buelta eman eta x ezkutatuta Ellis Islandeko muga zeharkatu bide zuen zientoka batek. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 97. orr.