Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zientifikotasun 1 iz zientifikoa denaren nolakotasuna.

Gure multzoak bateragarriak izaten dira sarritan, eta bereizketak zientifikotasunari baino, azalpenaren didaktismoari zor dio.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 21. orr.

Ideologia ez dagokio zientifikotasunari bakarrik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 211. orr.

Egungo gizartean ezagutza, teknika edo produktu askok eta askok ez dute nahi luketen zientifikotasunaren etiketa urrutitik ere betetzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.

Maila honetan zientifikotasunak ez du balio arau modura.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 216. orr.

Anatomia patologikoak ez du murriztu eta zientifikotasunaren arauetara itzularazi medikuntza klinikoaren positibotasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 209. orr.

Zenbait positibotasunek formalizazioaren atalasea iragan duten garaian, beste zenbait ez dira heldu oraindik zientifikotasunarenera edo ezta epistemologizazioarenera ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 212. orr.

Berpizkundean asmatu zen sistemak zientifikotasun bat baduela eta, horrenbestez, denboraz kanpo balio absolutu bat baduela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nola eskuratu ahal izan dituen zientifikotasun-arauak, eta, agian, nola heldu ahal izan den formalizatze-atalaseraino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 216. orr.

Gutxi axola oraingoz zer ezberdintasun dagoen zientifikotasun estatusa edo horren ustea duten diskurtsoen eta benetako irizpide formala erakusten duten diskurtsoen artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 209. orr.

Berak diskurtso bat eduki ahal dezan, behar izanez gero, zientifikotasun-irizpide formal eta esperimentalei erantzungo diena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 207. orr.

Zientifikotasun-eremu batean sartzen dira bakarrik eraiketa-arau jakin batzuk betetzen dituzten proposizioak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 208. orr.

Batzuetan zientifikotasun atalaseak positibotasun batetik beste baterako iragaiteari lotuta daude.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 213. orr.

3 ez-zientifikotasun

Bere formarik orokorrenean esan daiteke ideien historiak etengabe [...] deskribatzen duela ez-filosofiatik filosofiarako iragaitea, ez-zientifikotasunetik zientziara, ez-literaturatik obrara.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.

Ez dit ezerk frogatzen era horretako deskribapen batek argitasunik eman ahal izango duenik multzo horien zientifikotasunaz (edo ez-zientifikotasunaz).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 48. orr.

Une jakin batean izan direna [...] ez da sekula jaurtitzen ez-zientifikotasunaren kanpoko arlora.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 215. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus