Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zientifikoki 1 iz era zientifikoan.

Zientifikoki ezagutzen ez diren gauza guztietarako, agnostizismo horrek zentzurik ez du, antibiologikoa baita.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.

Materiaren azterketatik abiatzen da, zientifikoki jarduteko plantak eginez, izpiritura iristeko.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 270. orr.

Zientziaren babesa bilatzen da zernahi frogatzeko: halako jogurtak janez gaztetu egingo zara: zientifikoki frogatua dago hori.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

Bai lekuan lekuko ministroaren erabakiak, bai teledendetan ateratzen diren tramankulurik xelebreenak ere, guztiek nahi dute beretzat onespen preziatua: "zientifikoki egiaztatuta".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.

Badago zerbait (sentsazioak, hautemateak, bizipenak...), mundua objektiboki edo zientifikoki deskribatzeko erabiltzen ditugun hitzekin azaldu ezin dena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.

Pertsonaiaren istorio berezia inguruaren indar ezkutuen artean itota gelditzea ekarri zuen gizartearen bilakaera zientifikoki azaldu beharrak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 10. orr.

Fenomeno mistikoa beti egon da presente kristau-tradizioan [...] eta kristau-fedearen hasieratik bere adierazpen egokien eta zientifikoki araztuena Teologia negatibo deituan izan du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

Proiektua arduragabea, etikaren aurkakoa eta zientifikoki ahula da.  Berria - Harian   2005-08-16

2 (izen baten eta izenondo baten artean)

Alderantziz, jarrera akademiko tradizionalak, perspektiba zientifikoki zilegizkoa zen sistema bakartzat zeukanak, aldezle berriak aurkitu ditu orain.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

Astronautek ez zuten ardura handirik hartu hegaldiaren plangintzan agintzen zitzaien jaki zientifikoki prestatu baina ez oso gustagarriak jaten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zientifikoki frogatua (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus