Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziega 1 iz espetxe gela; lurpeko espetxe edo gela.

Kartzela hartako ziega batean eman baitzituen hark azken egunak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 150. orr.

O.T 33 urteko preso bilbotarra hilda aurkitu zuten atzo bere ziegan, Arabako Langraizko espetxean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10

Aurrena Ordiziako udaletxeko ziegetan eduki zuten preso, eta gero handik Beasainera eraman zuten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

Gela, ziega edo dena delako hartan beste bi preso zeuden nirekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 151. orr.

Ziega oso txikia zen, eta bertan ohea, eta harraska txiki bat besterik ez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 102. orr.

Herrerako isolamendu moduluko ziega batean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 159. orr.

Huelvan preso dagoen Lurdes Txurruka bakar-bakarrik dago modulu osoan; izan ere, bertan beste 80 ziega dauden arren, guztiak hutsik daude.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Ezker-eskuin, ziega bakoitzak bere zenbakia dauka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 28. orr.

Argi zehaztu gabe geratu zen gehienez 500 presorentzako lekua egongo den ala 500 ziega izango diren bertan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

Galeria batetik bestera aldatzeaz gain, galeria bereko ziega batetik bestera ere aldatzen zituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 152. orr.

Gure galeriaren parean zegoen emakumeen patioa, alde bertara begira zeuden ziega guztiek burdinazko pertsiana moduko batekin itxita zeuzkaten leihoak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 89. orr.

Ziegako leihotik eguzkia ikusten dut gainbeheran.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 17. orr.

Funtzionarioak ziegako atearen leihatila ireki eta begi hilak gure mihise eta burusien tolesduretan paratzen zituen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 135. orr.

Gerrikotik ziegako giltza atera eta Gülbaharri eman ondoren, handik urrundu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 47. orr.

-Sar ezazue hau ere ziegan -agindu zuen oihuka, eta beyek obeditu egin zioten-.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 38. orr.

Haren esanetan, urtero, milaka prostituta hiltzen dira ziegetan, «poliziak torturatu egiten baititu, bezeroei buruzko informazioa lortzeko».  Berria - Gaiak   2004-03-06

Presoa ziega batean bakartuta egonda ere, kolektibo bateko kide moduan funtzionatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Lapurretaz akusatu eta ziega banatan sartu gintuzten.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 131. orr.

Bertsio ofizialaren arabera, ziegan zegoela bere burua urkatu zuen.  Berria - Mundua   2004-10-22

Astiroago joanez, Manuel ikusi zuen barruko begiekin, kuarteleko ziegan, buruz behera oinetatik zintzilik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 45. orr.

Ziega pare batean banatuta -bakoitzean 30 edo 40 lagun- elkarrizketa betean jarduten genuen estu-estu eginda.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 116. orr.

Zenbait espetxetan preso islamisten ziegak miatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Epailea ziega haiek ikustera joatea lortu ei zuten, eta bere aginduz handik atera eta modulura eraman zituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 154. orr.

Han Words from a Cell (Hitzak Ziega Batetik) olerki bilduma idatzi zuen.  Berria - Mundua   2006-02-12

Gazteluko dorre zahar eta korrokoildu baten gorenean giltzapetzeko agindu zuen, ziega kirastu batean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 122. orr.

Ezkutuko lege horien biktimak izan diren heterodoxo ospetsuz beteta daude iragan mendeko ziegak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Ziega hotz eta heze bat zen, leihorik gabea, jauregiaren azpian zegoena eta jauregi edo gaztelu zaharra eraiki zuten sasoinekoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.

Eta armategia eta aurkari arriskutsuentzako ziega sotoan ipini dituzue?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 159. orr.

Halaxe jakin zuela ziega kalea baino beherago zela, eta halaxe etorri zitzaiola gogora Jonasen irudia balearen sabelean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 397. orr.

Nola edo hala, ziega honetan argizulo bat irekiko diat.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 43. orr.

Argi-zorrotadak sartuko dituk neronek eraikitako ziega honetako ilunpera.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 43. orr.

Ilunpetan dago ziega, eta hiriaren lehenengo hots urrunak heldu zaizkizu kanpotik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 185. orr.

Edo hiltzen dugu gordeka, edo ziega batean sartzen dugu, Ali Bey giltzapetu genuen putzu berean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 92. orr.

Ziega zegoen dorrea juxtu amildegi baten ondoan goratzen zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 43. orr.

Ez dago txarto, ziega, funtsean, komun bat baino ez da, lohizulo nagusiaren itxaron gela.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.

Ziegako uniformeak ez du patrikarik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 34. orr.

Ziegako bakardadean hila.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Presondegiko ziega heze eta ilunetan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

Onik ateratzeko esperantzari bide estua uzten zion komisaldegiko ziega zikin eta heze batean bururatu nuen bidaiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Dorreko ziega hezeenean sartuta nago.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.

Jainkoei eta titanei merezi zuten zigorra emateko infernu berezia, bertan zeudenak maiz zigortzen eta torturatzen zituzten ziega ilun eta beldurgarria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 205. orr.

Kartzeletako bakartze modulu eta ziega bereizietan zer gertatzen den ez du inork ikusten, bertatik igarotzen den presoak izan ezik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 191. orr.

Denbora eduki dut, astia franko ziega bakarti honetan, erabaki hura ganoraz eta patxadaz aztertu ahal izateko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 112. orr.

Gau eta egun ziega estu batean giltzapean egotea, piztia kaiolan bezala... ez da hori tortura?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 109. orr.

Noiz ikusi dun hik kartzelako ziega ilun batean bakartuta dagoen preso egurtuarekin albistegia ireki dutenik?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.

Ni kontseiluaren aurrean barregarri geratu naiz eta semea ziega ziztrin batean atxilotua daukat.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 122. orr.

Baldin egun batean harat itzultzen banintzen, eta baldin ziega krudel haietarik iragana nintzela bazekiten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 607. orr.

Zigor latz samarra sartu zidaten behin, lurpeko ziegan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 100. orr.

Gero bakarkako ziegetara doala ikusi dute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 29. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beheko galeria hartan ez dago berogailurik, eta ziega-zulo haiei hoztasun eta tristura are handiagoa ematen die bertako argi eskasak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 180. orr.

Ziega ateko begitik hartutako irudiak eman zizkiguten.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 68. orr.

Ez dakit zenbat denbora egin nuen ziega txokoan eserita, uzkurtuta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 23. orr.

Slytheringoak, artean Hagridi buruz marmarka, beren ziega-egongelara abiatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 99. orr.

Joan den astean 30 eguneko zigor ziegara kondenatu zuten, ziega aldaketa ez onartzea leporatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Lautadaren erdian, bere ziega-dendan bakarrik dago euskal-kiowa presoa, eta badaki bakarrik dagoela, eta ziega-dendaren kanpoaldean sumatzen dituen oinotsak, ateko idi-begitik so dauzkan begiak bere tribu-kidearenak ez direla.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 149. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizona urkaturik, sokatik zintzilik, kartzelako isolamendu ziega batean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

Hantxe zeuden, sotanoan, erreka horren paretik behera, bakartze ziegak, eta erraz betetzen ziren urez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 88. orr.

Gaur egun, badago presorik bakartze ziega edo presondegietan?  Berria - Mundua   2004-09-24

5 irud/hed

Unibertso osoa da ziega bat, eta preso egoteak ez du zer ikusirik ziegaren tamainaz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.

Indarrak deusezetik atereaz, neronek atxiki nizkion eskumuturrak, neronek gibelat egin, neronek neure sexua bere ziega tristera itzularazi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 173. orr.

Zomorro itsuak gutaz bazkatzen dira gorrotoaren ziega laiotzetan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 61. orr.

Bizia kalean baitzegoen lehen, eta orain berriz, etxezuloko ziega pantalladunetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 179. orr.

Nolaz esan dezaket liburu batean ixteak, letrazko ziegan isolatzeak, ez dakarrela onurarik?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 169. orr.

6 zigor ziega

Preso anitzek diziplina moduloa edo zigor ziega ezagutu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Urpeko sotoetan zeuden zigor ziegetan sartu zituzten harrapatu zituztenak, argirik, mantarik, oherik eta tabakorik gabe, eta eguneroko jipoiekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 73. orr.

Hogeita hamar egunez zigor ziegan eduki dute Zuhaitz Errasti presoa Poitiersko espetxean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Frantziako espetxeetan hogei preso zigor ziegetan daude.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Noizbait behar eta, zigor ziegara heldu naiz, isolamenduko moduloa zer den jakinen dut, psikopaten galerian biziko naiz, hamargarren artikulu ospetsua ezarrita daudenen gogortegian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 93. orr.

Ahanztura, bakardadea, zigor ziegak edo tortura, mundu guztiak salatzen ditugun errealitateak dira.  Berria - Kultura   2006-04-25

Garrasi larriak sumatzen ditiat zigor ziegetarik, tuberkulosoa torturapean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 67. orr.

Joan den astean 30 eguneko zigor ziegara kondenatu zuten, ziega aldaketa ez onartzea leporatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus