Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zidor 1 iz bidezidorra.

Etxearen ingurumaritik urrunduz joango dira taldeak, inguruko kamino, xendra, zidor eta estratetan barrena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

Mendira jo genuen errepidearen bazterrera ematen zuen zidor batetik gora.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 241. orr.

Ostatutik bertatik usotako sareetara zihoan zidorrari begira.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.

Eguzkiaren norabidean gindoazen, sigi-sagaka noski, zidor bat non ageri, handik, oihan trinkoan barrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.

Malkarra baitzen zidorra.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 183. orr.

Legarrezko zidorretik errepiderantz jaisten ari zela, beso bat haren beso bati lotu zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 321. orr.

Orbel ugari zegoen pilatuta belartzetan eta zidorretan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.

Herriraino ahalik eta isilen joateko errepidea albo batera utzirik zidorrez zidor ekin nion.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 31. orr.

2 irud/hed

Burutazioak zein zidor bihurritan barrena agerostenka zebilkidan azaldu diodanean [...].  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 59. orr.

Lege feudalen ikerketan labirintu ilun, zidorrez eta itzulinguruz bete batean banago ere, uste dut eusten diodala hari-muturrari, eta badaukadala aurrera egitea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 268. orr.

Jainkoaren hitza lanpara bat zela zure oinetan eta argi bat zure zidorretan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 158. orr.

Erlijio-doktrinaren alorretik noraezean zabiltzaten guztiok, zatozte eta jarraiki zidorrari.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 25. orr.

Bitartean berak, libertino putz axolagabe antzo, atseginaren zidor pinpirintsua ibiltzen duela, jaramonik egiteke bere aholkuari.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus