Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zibismo 1 iz herritar sena; gizalegea.

«Herritarren zibismoari dei egiten diogu», gehitu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Herri horretako jendetzaren zibismo ezak hartze duela patriota guzien etsaigoa eta errepublikaren mendekua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 243. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eskolak eskatuz gero, gurasoek «zibismo ikastaldiak» egin beharko dituzte haurrak eskolan jarrera aldatzen ez badu.  Berria - Harian   2005-09-01

Zibismo ageriak, etorkinak ez zirelako frogak, Jacques Laborde eta Denis Vincent herritarren izenean ziren susmagarritasun eza agertzen zuten paperak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 259. orr.

Alferrik zen zibismo agerien ukaitea, frantziar gudarostean ahaideen ukaitea, edota Errepublikari atxikimendua deklaratu izana.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 245. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus