Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Dena ez du polita izan unibertsaltasunak, ideia orokor horrekin justifikatu izan baitira inperioak eta gurutzadak; misio zibilizatzailearen izenaren pean beste interesak inposatu dira historian zehar. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 129. orr.
Tribalismoa, zokokeria morala, komunitarismo etnikoa eta, noski, nazionalismoa [...] harriak dira, ahalegin zibilizatzaile unibertsala oztopatzen dutenak. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 7. orr.
Espainiar Monarkiaren egiteko kolonizatzaile eta zibilizatzailean buru-belarri murgiltzera. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.
Arrazoimenaren eta borondate zibilizatzailearen abentura luze horretan, Thomas Hobbesen Herritarra liburuak [...] toki garrantzitsua betetzen du. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 8. orr.
Alta, eskuperatze tekniko-zibilizatzaile baten mendean, kulturen desegite suntsitzaileak gizateria osorako galera dakar, gizateriak kultur aniztasunean baitu altxor baliotsuena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.
Duela mende batzuk baino gehiago eta bizkorrago hiltzen dute gaur eguneko armada zibilizatzaileek. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 150. orr.