Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zibilizatu, zibiliza, zibilizatzen 1 du ad giza taldeez mintzatuz, basatitzat hartzen den egoeratik garatutzat hartzen den egoerara eraman.

Inperioa desegin zenean, aita santuaren ondoan aurkitu zuen babes; arteari jarraitu zion Italian zehar, eta zibilizatu ginenean heldu zen gugana.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.

Ikusten duzu zibilizatzen ari naizela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.

Gexanek soldadu klaseak egin zituen Baionako kasernan eta armadako kargudun ausartek Baiona Txikiko putetxeetara eroaten zituzten, kanpainetarik jazartzen ziren mutil lohitsuak doi bat zibilizatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.

Gizarte primitibo edo "zibilizatu" gabeko gizarteak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 417. orr.

Hori da gizadiaren gizatiartzeko, "zibilizatzeko", bidea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 89. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Jaxarte ibaia ere, behinola nazio zibilizatuen eta nazio barbaroen artean hesia zena, desbideratu egin dute tartariarrek.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.

Ia herri zibilizatu guztiak bizi dira etxeetan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 143. orr.

Justizia, gizon zibilizatuaren mendekua da, eta mendekua aldiz, gizon basatiaren justizia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 117. orr.

Eta gu, oroz gain, jende zibilizatuak gara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.

Mendebaleko balio horiek nagusitu behar dute gizarte zibilizatu, demokratiko eta moderno guztietan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Leku zibilizatuetan bakarrik edan behar da, taxiak eskura egoten direlako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Inperioko armada -bere soldatatik eta ez harrapakinetatik bizi zena, eta mundu helenikoaren barrualde zibilizatua usteldu eta suntsitu ordez, barbaroen aurka zibilizazioa babesteko mugetan kantonatua zegoena- [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.

Maitagarriek liskartxoak izaten dituzte txoriekin, baina normalean erantzun zibilizatuak ematen dizkiete galdera zibilizatuei.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 240. orr.

Horretan gaude XXI. mende zibilizatu honetan.  Herria   2005-02-24

Zibilizatua naiz, baina ez nuen irriño gaiztoa kukutu ahal izan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.

Zuek bezalakoak gara, katolikoak, zibilizatuak, ordenaren maitaleak, europarrak...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.

Donostia hiritartua -liberala- ez da zibilizatua, baizik desnaturaldua soil-soil.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 21. orr.

Ttipi finagoa zen, zibilizatuagoa, zabor-solasaren etsai.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Zibilizatuena zezena iruditu zait.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 18. orr.

Ttipi finagoa zen, zibilizatuagoa, zabor-solasaren etsai.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Zibilizatuagoa uste hindudan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.

Turistek atzerri ustez zibilizatuan aurkitzen dituzten arrisku ustekabekoez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.

EAEn gehiengoak egoera aldatu nahi duela erakusten duten zantzuak badaude, eta horri modu zibilizatuan eman behar zaio bidea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Bertzenaz, modu zibilizatuagoan, egokieraz onez onean profita, filosofatzeko: zikinkeria noraino den onargarria, zergatik egun bakar batean bai eta bitan ez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.

3 (era burutua izenlagun gisa)

Noizean behin -zibilizatu agertu behar- zehar-begirada, onespen eske.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus