Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etika zibiko berri bat lantzea, "gizateria osoak onar litzakeen balore nagusi batzuk izanik euskarri: biziarekiko errespetua, askatasuna, justizia eta zuzentasuna, elkarrekiko errespetua, elkartasuna eta integritatea". Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 93. orr.
PSE-EE prest dago plataforma zibiko batekin koalizioa egiteko. Berria - Euskal Herria 2004-10-10
Euskalgintza zibiko bat behar dugu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 272. orr.
Zentro zibikoko zinemara eraman gintuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 119. orr.
Eraikuntzak, bere aldetik bi parte ditu: batak barru harresituak eta obra zibikoak leku publikoetan jartzea hartzen du, besteak eraikin pribatuen arloa hartzen du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.
Berriro esaten du norberaren ezagutzak ondorengoei uztea, funtzio zibikoa dela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.
Patuak nahi izan zuen Porta de Ferron Mogueime horietako bat izatea, zeren Ouroanarekiko maiteminak ez baitzuen bere ardura zibikoetatik eta taldeko interesak zein interes pertsonal justuen alde ateratzetik apartatzen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 399. orr.
Esan beharra dago Raimundo Sarriegi dela danborradaren arima, sentimendu zibikoei arima eman zien gizona. Askoren artean «Rataplan» - 21. orr.
Zein herrialdetako edo zein nazio zibikoko herritar diren kontuan hartu gabe. Berria - Harian 2006-03-02
Estatua dagoenean, nazionalismoa zibikoa da, eta ez dagoenean, etnikoa. Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Profesoreak eztabaida espreski politikoa nahi baldin badu, onestasun intelektualak zein zibikoak, bera ere eztabaida hori egiteko dauden toki publikoetara joan dadila, agintzen du, beste edozein hiritar bezalaxe. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 78. orr.
Ez zen kolpe zibiko-militarra izan, orain agertu nahi duten bezala, ez zioten inori abisatu, ez zen politikoki antolatutako laguntza zibilik egon. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 116. orr.
Santuaren erlikia buruan joango zen prozesio zibiko-erlijioso bat egiteko erabakia ere hartu zuten. Askoren artean «Rataplan» - 23. orr.
prozesio zibiko (4); zibiko erlijiosoa (3)