Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zibeta 1 iz ugaztun haragijalea, martaren antzekoa, ile gris zerrenda belzduna eta isats luzea dituena.

Zibeta oso jaki preziatua da Txina hegoaldeko Kanton probintzian eta ohikoa da merkatuetan horietako animaliak topatzea.  Berria - Gaiak   2004-01-06

Zibetak gutiziatzat dituzte Txinako gastronomian, baina galdekaturiko 24.000 pertsonetatik %70ek esan dute azken urtean zibetarik eta basa animaliarik ez dutelajan.  Berria - Gaiak   2006-04-20

OMEk zibetetan aurkitu du SARSa eragiten duen birusa.  Berria - Gaiak   2004-01-17

Vietnam, Laos eta Txinako hegoaldeko basoetan bizi diren zibetak aztertu dituzte ikertzaileek eta, esan dutenez, arriskuan dauden animaliok galzorian jar ditzake gaitzak.  Berria - Gaiak   2006-04-20

2 zibetak uzki aldean duen guruin batek jariatzen duen gaia.

Musketa (animalia baten jariakina), zibeta (era bereko substantzia) edo anbar arrea (balearen hesteetako hondakin digeritu gabeak) oso maiz erabiltzen dira, kantitate txikitan, lurringintzako nahasketetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.

Baltsamoa eta musketa nahasten ditut, anbar zuria eta zibeta, airea kirasten denean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 594. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus