Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zibernetiko izond zibernetikarena, zibernetikari dagokiona.

Gero gertatzen da ikusmenezko pertzepzioaren parte nagusia, garuneko prozesu guztiak bezala eredu mekaniko edo optikoetatik baino eredu informatiko edo zibernetikoetatik hurbilago dagoen informazioaren tratamendu baten bitartez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Hauek jartzen dituzte oinarri teknikoak, gero eraikitzen den etxe zibernetiko horretan milioika lagun sartu ahal izan dadin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 157. orr.

Pragmatismoaren liburutegi zibernetikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 387. orr.

Funtzio zibernetikoa: definizio honek sistemari edo organismoaren portaerari behatzen dio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 291. orr.

Samingarria izaten da elurra ikusita harroskotzen ez den haur zibernetikoaren axolagabezia...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus