Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zibernetika iz izaki bizi eta makinen kontrolari eta komunikazioari buruzko teoriek osatzen duten jakintza; informatika bidezko komunikazioa.

Sabethek ez zekien ezer zibernetikaz eta [...] ihardetsi behar izan nion robotari buruzko hainbat ume-irudikeriari, baita hainbeste haserrearazten nauen makinaren aurkako giza aiherkunde hain kamuts horri ere, zeinaren betiko argumentazio maiztuak behin eta berriro baitio gizakia ez dela makina bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Hala ere esperantza zegoen, automatizazioa eta zibernetika aurreratzen ari ziren, laster makinek eginen zuten dena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 367. orr.

Zehazkiago esateko, 1960 ondoko urteetan, zibernetika boladan zegoen urteetan, bestelako eredu batzuk proposatu ziren ikusmenezko munduaren egonkortasuna azaltzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Nik argi adierazi nion gaur egungo zibernetikak zer ulertzen duen informaziotzat: gure ekintzak informazio ohi deritzen bulkada edo kinadekiko erantzunak izaten direla, hots, erantzun automatikoak, gehientsuenak gure nahimenari itzurtzen zaizkionak, erreflexuak, alegia, eta halakoak gizakiak bezain ongi gauza ditzakeela makina batek, edo hobeki agian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

1944an familiak guztia galdu zuenean, Krakoviara joan zen, Psikologia ikasi zuen eta zibernetikara, matematikara eta filosofiara gerturatu zen.  Berria - Kultura   2006-03-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus