Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ziberkafe iz kafetegi zibernetikoa, internet zerbitzua duen kafetegia.
Ibai hegira bidean, ziberkafe batean sartu-irtena, postontziari begiratua emateko. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 79. orr.
Bleeker kaleko 277.eko hauxe da topatu dudan ziberkaferik merkeena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.
Zerrendan agertu nahi duten elkarte, ziberkafe eta internet sare guzien kontaktoan sartzeko prest da ANTIC elkartea. Herria 2004-12-09
Txinako Gobernuak 16.000 ziberkafe itxi ditu azken hiru hilabeteetan. Berria - Gaiak 2004-06-03
Internet herriko plazan jarri etxe bakoitzean jarri beharrean, edo ziberkafe batean, adibidez. Berria - Gaiak 2004-03-27