Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziberespazio iz espazio zibernetikoa.

Ziberespazioaren espazioa ez da munduko espazioa: chat batean, kasu, Argentinako hiritar batekin, Australiako beste hiritar batekin eta Alemaniako beste batekin solasean gabiltza, baina elkarrekin komunikatzeko darabilgun espazioa ez da ez Argentina, ez Australia, ez Alemania.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Ziberespazioan eta ziberdenboran ontologia desberdina dugu, ez da mundu fisikoarena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Espazio-denbora-osotasun bat sortzea (ziberespazioa/zibernonahikotasuna).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Ziberespazioa, iraultza digitala, interaktibitatea... hitzetik hortzera dabilkigun hitz-jario berriaren erakusle dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 125. orr.

Internet eta ziberespazio garai global honetan munduko biztanleriaren %65 inguruk ez du inoiz telefonoz dei bat egin, eta %40ak ez du argindarrik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 305. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus