Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zibel iz hodei mota.

Tarteka, baita, txuri finez janzten, letxada zarpeo batzuk ei datoz nabarmentzen goialde horietan, batzuetan zibelak deitu mintz xuri fin baten antzera, edo pilatuxeago, tripaki-lainoen islan beste batzutan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 487. orr.

Zirru laino meharrak izan ohi dira koroa sortzen dutenak: 10-12 kilometro gora joan daitezke, izotz ale ttikiak direlarik han goian, zibelaren telatxo luze zabala bailiran.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 375. orr.

Bezperatik txori eta hegazti, laino eta zibel meharrena, aire eta haize xuxmur, hostajearen postura... dena erreparatuko zuen baserritarrak hurrengo egunak zekarkeen eguraldia asmatu beharraren behar nekez.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 26. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus