Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iruditzen zaio soka busti bat lotu zaiola pixkanaka-pixkanaka gorputz-bueltan, ziba batean bezala. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 53. orr.
Orpo baten gain biraka hasi naiz, zibaren gisa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 309. orr.
Buruz behera balantza egiten nuenean, lurraren mugimendua sentitzen nuen, ardatza pittin bat okertuta, ziba handi-handi baten antzera poliki jiratuz. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 58. orr.
Zibaren gisa bizpahiru itzuli eman eta gero. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.
Beste bat han zebilen gorputza birarazten bere lekutik mugitu gabe, zibaren antzera etengabeko jirabiran. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.
Poliki-poliki, gorputz bakar hura lo bezala gelditzen zen, nola gelditzen diren zibak lo bere mugimenduaren onenera iristen direnean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.
Koloretako ziba baten asmakizunaz finkatu zituen oinarrizko koloreen eta kolore-nahasketaren nozioak (ziba dantzatzean, haren koloreak batu egiten ziren, eta grisaren sentsazioa ematen zuten). Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.
Kontakizun bakoitzean badago beti, hori hala da, benetako erreferentziaren bat, errealitatearekin lotzen duen soka bat: itsasontziak lotzeko sokatzarra bezalaxe ziba dantzarazteko listari mehea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 9. orr.
Beherakoan, nik ez dakit zer gertatu zitzaigun, automobilak zibarena egin zuen, bidegainean koipe-aztarnaren bat zegoelako, baharbada. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 37. orr.
Tarte horretan nire buruak ziba batek baino jirabuelta gehiago eman zituen sotoko ganberan gertatzen ariko zenaz. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 82. orr.