Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mineral preziatua ateratzeko erabiltzen duten zianuroak ibaietako ura eta lur azpiko akuiferoak kutsatu dituela salatu dute, esaterako, Huambocancha Baja herriko bizilagunek. Berria - Gaiak 2004-08-26
Beste pozoi batzuek, hala nola zianuroa, artsenikoa eta eritasun infekziosoek sorturiko toxinak, modu konplikatuagoan funtzionatzen dute. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.
Yusupovi kasu egiten badiogu, Rasputinek armadako soldadu talde bat etzateko adina zianuro hartu zuen Felixek eskainitako gozoki, pastel eta ardo gozotan. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 252. orr.
Zianuro-ihesak detektatzeko sistema bat ere badutela dio horren inguruan enpresak. Berria - Gaiak 2004-08-26
Zianuro maila, esaterako, baimendutakoa baino 40 aldiz handiagoa zela esan zuten. Berria - Gaiak 2004-08-26
Zianuro-isuriak izan direla ere salatu du erakunde horrek. Berria - Gaiak 2004-08-26