Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ziabogan istriborreko arraunlariek bogatu egiten dute, eta ababorreko lehen hirurek ziatu, euren gorputza toletetara gerturatu, traineruak buelta har ez dezan. Berria - Kirola 2004-07-28
3.500 metroko ibilbidea osatu beharko dute ontziek, eta lau luze eta hiru ziaboga egin beharko dituzte. Berria - Kirola 2004-05-22
Lehen ziabogan elkarren arteko tartea bi segundokoa baino ez zen, galiziarren alde. Berria - Kirola 2004-07-25
Pedreñak estriborretik egin zuen bigarren ziaboga, eta segundo pila ederra galdu zuen. Berria - Kirola 2004-08-31
Kristobalek hasia baitzuen San Salvador-era itzultzeko ziaboga. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 400. orr.
Hirugarren ziabogan Castrori segundo bat atera zion, baina azken txanpan kantabriarrek hortzak estutu eta Bou Bizkaiaren aurretik igaro zuten helmuga bakarra. Berria - Kirola 2004-07-18
Ez zekien pala airoski higitzen, arraunketaren balleta hausten zuen beti, beti gibeleko erramua jotzeko irian, baina beti batera-ezin berdinean, berdin sobera luze hartuz txanpan eta ziabogan, burua lepoan gordea, mokor, makur, muker, orain bezala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.
Arrauna da, arrauna, ziaboga-laguna. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 77. orr.
Bostehun bat metrora zegoela, "ziaboga harrigarria" egin zuen eta ziztu bizian desagertu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 46. orr.
Bou Bizkaiak segundo eskaseko abantaila zuen Ama Guadalupekoarekiko, baina oso ziaboga txarra egin zuten. Berria - Kirola 2004-08-15
Zutik ageri zen oraino Zulaikak abante guztia sartuta ziaboga zakarra egin zuenean abaorrera, hurrengo baga handia txopadan hartzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.
Euskaldunon autokontzeptuan, Manuel Garagorri Larramendi (1690-1766) dugu ziaboga. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 317. orr.
bigarren ziaboga (5)
azken ziabogan (4); bigarren ziabogan (6); lehen ziabogan (10)