Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zezin 1 iz haragi gazi eta ihartua. ik zezinki.

Ahitzen ari zen sua bizitu eta gero, altzibartarrek dutenetik eman diote eskekoari: zezina, taloa, ardoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 130. orr.

Zezina edo urdaiazpikoa ere ekarriko ziola; ez urdaia, noski, urdai frijitua koipea dariola eta bero-bero jan behar zelako, baina bai bestelako hainbat txerriki.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Arrats batean, zezina- eta aza-mokadu bat ahora eramatera zihoala, eskua gelditu zitzaion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 163. orr.

Pastelak, arkumea, entsalada eder horiek, patata eta arraultza frijituak, babarrunak zezina zatiekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 113. orr.

Tristurak arintzen ditu -esan zuen Andreasek, zezina puska bat ahoan bueltaka zerabilela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.

Zezin pusketa bat aurkitu nuen eta txingarren gainean artopil batzuk.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 82. orr.

· Hartu zituzten Valparaisorako gutunak, behi-zezina eta artilea ugari, eta alde egin zuten haizea lagun eta antxetak jarraitzaile.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 52. orr.

Poloniatik zaldi-zezina eta chucruta; Norvegiatik izokina eta narbal itsas animaliaren adarra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus