Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zezenzale izond zezenen zalea dena.

Ez naiz zezenzaleen etsai, baina ez zait zezenketa gustatzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.

Zezenei eta zezenzaleei langa atzetik begiratzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 104. orr.

Zezenzaleen buletinetik erauzitako orria eman zion, zetorren udako ikuskizunen iragarpena egiten zuena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 68. orr.

Carlos Barrenak, zezenzale porrokatua itxuraz, tertzioz aldatzea erabaki zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 298. orr.

Don Juan mantxatar apatiko, triste bat zen, oso serioa, oso neurritsua, oso zezenzalea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus