Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Diktadurarentzat zezenketa Espainia esentzialaren sinbolo esentzialetakoa zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 293. orr.
Behi laster, zezenketa, dantzaldi, kantu, soinu, dantza, pilota partida, karro apaindu eta beste, denetarik izaiten da! Herria 2001-08-09
Zezenketa Arlesen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 287. orr.
Fusilatze horietara zezenketara joaten diren bezala joaten ziren. Berria - Harian 2006-04-14
Bilboko 1933ko abuztuko zezenketen afixa ikusgarria izan zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 36. orr.
Zezenketen kartelak hormetan nonahi zituen jatetxe txiki batean sartu ginen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 119. orr.
Kansas kafetegira joan zitzaizkion bila, eta bidean, zezenketa bat iragartzen zuen kartel batekin egin zuten topo: Ignacio Lerchundi Lerchundi "El donostiarra". Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 74. orr.
Danborradari buruz dio 1814an bertan, ingeles eta portuges gudarosteek hiria setiatu, harrapakatu, su eman eta erre ondoren, "berehalaxe kendu zirela hondakinak, zezenketa jokatzeko". Askoren artean «Rataplan» - 33. orr.
Oso anfiteatro ederra da, Arleskoaren antzekoa baina pixka bat txikiagoa, ez dago batere hondatua, Arleskoa Frantziako handiena da, batez ere zezenketak egiteko erabiltzen dira biak gaur egun. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.
Asteazken arratsaldean, horrez gain, eta festaburu, zezenketa bat antolatu zen San Juan plazan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 188. orr.
Probintzia osoan ospatzen ziren zezenketa garrantzizkoetatik bat ere ez zuen galtzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.
Zezenketa batean bezala esesten dute, sartzen dizkiote suzko sastakai. «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.
Badakit edertasun oso bat dagoela zezenketei itsatsita, kultura oso bat, mitologia oso bat, balore-multzo oso bat, ez naiz zezenzaleen etsai, baina ez zait zezenketa gustatzen. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.
Ondo agerian azaldu zen haiengan zezenketa-ikuslearen morala; besteari, gudu-zelaian soldaduari, histrioiari, zirkuko toreroari ausardia eskatzen zion koldarraren morala. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 279. orr.
zezenketen kontra (3); zezenketen kontrako (4)