Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Ondo nago, aita", zezeldu zuen Adrianek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.
-Lapur baten lana... -zezeldu nuen, entzuten ari nintzenak zozoloturik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 119. orr.
-George, burutik zaude -zezeldu zuen eta bat-batean barreka hasi zen inozoki. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 452. orr.
-Nire ustez -zezeldu zuen, eternitate baten buruan-, hobe genuke... Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 299. orr.
-Eskerrik... eskerrik asko -zezeldu zuen Julenek, deseroso. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 120. orr.
Sumintzen joan ahala hitzak ahoan pilatu zaizkio, eta, saio bat egin arren, hitz batzuk zezeltzea besterik ez du lortu: "... eskapo..." "...baino makurrago...". Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 55. orr.
Nire eztarri lehorra erantzun ergelen bat zezeltzeko ahaleginetan ari zen bitartean, [...]. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 56. orr.
Motoreak zerbait zezeldu zuen eta gero, marrumaka hasi zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 205. orr.
Harenga horrek antz handiagoa daukalako fraideek handik sei edo zazpi mendetara botako dituzten prediku bihurriekin, orduan doi-doi zezeltzen hasten zen hizkuntza baten ahalmen laburrak eskain zezakeenarekin baino. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 60. orr.