Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zeuretu, zeure(tu), zuretzen du ad zeure bihurtu.
Kasurik gehienetan, lehen harremanean solaskidearena baino goragoko maila bat zeuretzea edo zeuretzat irabaztea komeni da: ezarian irabazi, hala ere, onez onean, hura uxatu edo eta nabarmenegi goitu gabe. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 253. orr.
Gizonaren indarra baino gehiagoko zorabioa sentitzen nuen haren ondoan, Atxikiezina, Ikusezina, Hila zeuretzeak ematen duen poz sakon, azaldu ezina. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 201. orr.