Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zeuretar iz zeure familiakoa, artekoa, aldekoa, alderdikoa den pertsona.
Esadazu, bada, zergatik egin duzun ihes zeuretarretik eta guregana etorri. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 150. orr.
Bekatu eginda ere, zureak gara, zure agintea aitortzen baitugu; baina ez dugu bekatu egingo, bai baitakigu zeuretartzat gauzkazula. Elizen arteko biblia Jkd 15,2
Agiraka egiten duen aitak bezala probatu zenituen zeuretarrak, baina errege errukigabeak bezala aztertu eta kondenatu zenituen besteak. Elizen arteko biblia Jkd 11,10
-Ba al duzu beste zeuretarrik hemen? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 53. orr.