Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zeurekoi izond singularreko bigarren pertsonan aipatzen direnez mintzatuz, bere nahi edo interesari soilik begiraturik jokatzen duela adierazteko erabiltzen duen izenondoa.
Nik garbi hitz egingo nioke zure lagun horri; esango nioke: Gizon zeurekoia, anker samarra, indartsua, osasuntsua, zeure oinazeak pairatzen dakizuna eta inoren sufrikarioetarako bihotz-itxia zara? Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 293. orr.
-Zeurekoia zara, gero! Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 181. orr.
Hain zeurekoia ez bazina, ez zenuke hori ahaztuko. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 98. orr.
Oso zeurekoiak zarete benetan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 141. orr.
Zeurekoi hutsa zara. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 120. orr.