Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeureganatu, zeuregana(tu), zeureganatzen du ad zeuregana ekarri, zeure bihurtu.

Zertarako zeureganatu mundu osoa, baldin arima galtzen baduzu?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 331. orr.

Nola lortuko duzu Lupe zeureganatzea?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 181. orr.

Zeure aholkuz nauzu gidatuko eta, azkenik, ospez zeureganatuko.  Elizen arteko biblia   Sal 73,24

Hori lortuz gero, hortik aurrerakoa erraza zenuke: gauza onak zeureganatu eta txarrak baztertu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 146. orr.

Ene seme, egidazu jaramon, zeureganatu gogo onez nire ikasbideak.  Elizen arteko biblia   EsZ 23,26

Emakume krudela, ba ote niretzat zuk zeureganatu ez duzun zorionik?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 410. orr.

Adiskideen arreta zeureganatzen saiatu zara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 24. orr.

Liburuetan aurkitzen dituzu, aipu horiek zure baitako hariak dardararazten dituzte, eta horregatik jasotzen dituzu, bat etortze horren funtsaz jabetu nahian; haietan datzan jakituria zeureganatzeko.     «Kuskue tanden», 2004 - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus