Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da ona askoren buruzagitza; izan dadila bat eta bakarra buruzagi, bat eta bakarra errege, berari eskaini baitizkio Kronosen seme zuhurrak zetroa eta legeak, horien bidez Biltzarrean erabakiak har ditzan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.
Buruan koroa; zetroan bitxiak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 141. orr.
Ondoren Zisnea; honen eskuineko hegalak Cefeoren eskua eta zetroa ukitzen ditu, eta ezkerreko hegala Casiopearen gainean geratzen da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.
Oraindik neure pertsona xixtrinaren gainean pausaturik zituen begiak, eskuan zeukan zetroko bola bezain borobilak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 49. orr.
Honela, erregeak erahilik, tronuen lehen maiestatea eta zetro harroak lurjota zeutzan. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 371. orr.
Hantxe nintzen mugitu gabe, txiki eta penagarri, koloso horailaren eta haren zetro beldurgarriaren aurrean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 49. orr.