Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zetatsu (orobat sedatsu) izond ileaz mintzatuz, zetaren nolakotasuna duena.
Gaztaina koloreko ilea du, eskuekin oratzeko baino zetatsuagoa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 74. orr.
Une batetik bestera desagertuko zitzaidan beldurrez, ukitu nion, laztandu nion, ferekatu nion ile zetatsua Sarari. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 41. orr.
Arretarik handienaz zaintzen zituen bere ile hori sedatsua eta bibotea, eta perfumea erabiltzen zuen, diskretuki, eskuzapian. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 101. orr.