Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zeta2 iz alfabetoko letra (z, Z).
Gizon hori apaizkume bat da eta... esan nahi dut, atzerakoi bat, bere arima bezain beltza, eta "esku" hitza zeta batez idatzi banu ere ez zukeen txintik aterako ni gaizki geratzen uztearren. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 62. orr.
On Camilloren begietara jauzi egin zuen lehen gauza "demokratzia" bat izan zen, te eta zeta ondo nabarmenez idatzia. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 291. orr.
Eta zio esaten zuen aldiro, ia modu komikoan markatzen zuen zeta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 193. orr.
Etxera bidean sute-eskailerek eman didate atentzioa: bata bestearen gainean jarritako zeta hizkiak dirudite hauek. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 97. orr.