Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeta1 (436 agerraldi, 122 liburu eta 28 artikulutan; orobat seda 77 agerraldi, 29 liburu eta 3 artikulutan) 1 iz zenbait intsekturen beldarrei darien gaia, zuntzak osaten dituena eta ehungintzan erabiltzen dena.

Europa mendebaldeko jaun eta handikiek beren emazte zein amoranteentzat nahi zuten zeta, pisurik ez duen oihala, emakumea jantzita ere biluzik bezala uzten duena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 105. orr.

Suitzako erlojuak, Lyongo belusak eta zetak, Ingalaterrako kotoiak, zalgurdi eta orga atalak, fruituak, lekaleak, [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

Lehen motako trukeak mundu-sistema desberdinen artean gertatu ohi dira (adibidez, zetaren salerosketa Asiaren eta Europaren artean Erdi Aroan).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Zetaz eta satenez apainduta doa bere ezkontzara.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.

Bera ohean etzanda zetazko izara artean -oker ez banago-, ni botila bat xanpain eskuan gelan sartzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 182. orr.

Haren zetazko jantzi arinaren pean sumatzen dira ere bi bular arin.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 30. orr.

Burdinazko eskua zetazko eskunarruaren barruan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.

Zetazko banderatxoari luzaz begiratu ondoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 105. orr.

Oihal handi fina izaten da, zetazkoa edo ehunezkoa, askotan kolore anitzekoa, gorputz guztia biltzen duena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 34. orr.

Eskuak leunak zeuzkan oso, zeta bezain finak, baina jela bezain hotzak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Materialari eskuetan jariatzen utzi zion, zeta baino suabeagoa, haizea bezain arina.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 184. orr.

Norbaitek zeta tarratatzen duenean bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

I. mendea: Asia erdialdea (egungo Uzbekistan barne), Zetaren Bide Handia deituaren zati garrantzitsua zen.  Berria - Harian   2005-05-19

2 (izenondoekin)

Zeta mehea zeharkaturik, eguzkiak kili-kiliak eragiten zizkion, bizkarra ferekatzen zion esku bat bailitzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.

XX. mendeko lehenengo DIUa Alemanian ezarri zioten emakume bati, 1909. urtean; uztai formakoa zen, eta zeta naturalarekin eta animali mintzarekin egina zegoen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.

Urrin iraunkorra zen, larruazalari zeta finaren antzera itsasten zitzaiona.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Behin behean, eseri egin zen, zeta arrosa-kolorea orratzez eratxiki zuen belaun gainetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 144. orr.

Inportazioko oso puru garestiak Tiborrentzat eta Endrerentzat, eta zeta lodizko xal more argi bat niretzat.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.

Zeta urdinezko gorbata bat zuan, amak txikitan egin zidana Lepo luzeko blusa zeta berdezko bat jantzita zeukan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 211. orr.

Ahotsak eskaileretan behera, gizon baten oinak botak jantzirik, neska baten oinak sandaliak jantzirik, zeta arrosazko hankak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 188. orr.

Zeta arrezko kasaka polit higatu bat zeraman, forruzkoa zirudiena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 190. orr.

Masustondozko gider luzeko mandolina, zeta bihurrituzko bi hari besterik ez duena eta tonu laurdenetan gozatua dagoena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 315. orr.

Barnealdea zeta zeru-urdinez forratua zuen kotxe baten atzealdean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.

Zeta metalizatua estalki modura erabiltzen baitzen hegazkinetan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

1931n asmatu zuten mikroskopio elektronikoa eta ondoko urtean, zeta artifiziala nola bideratu aztertzen ari zirela, Wallace Hume Carothers eta bere taldeak erraz hausten ez zen zuntz gogor bat aurkitu zuten, plastikoan oinarritua: nylona.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kondesak berak aukeratzen zituen, urtero-urtero, paretetarako zeta-oihalak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

Aire librean utzi diren zeta puskak bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.

Bertan naftalina- eta zeta-usaina nabarmena zen, aulki batean botatako arropari zeriona.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 122. orr.

Gako batetik dilindan zegoen zeta-antzeko zerbaitek kilikak eragiten zizkion belarrietan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.

Disimilazio molekularra; hartzidura; berezko delako sortzea; ardoari buruzko ikerketak; zeta-harraren eritasuna; garagardoari buruzko ikerketak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

Zeta-tximeleta emeak oso urrutitik erakartzen ditu arrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus