Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zesta (orobat zezta g.er.) 1 iz zesta-punta.

Hernandezek, aldiz, dena dauka zestan jokatzeko, primerako atzelaria da.  Berria - Kirola   2004-10-20

Iriondo-Rekalde palan eta Alberdi anaiak zestan, finalera.  Berria - Kirola   2004-01-04

Zestak badu aurten bere txapelduna: [...].  Berria - Kirola   2004-09-12

Urrezko Zestako eta Urrezko Palako torneoek badute jabea: Goixerri-Lopezek irabazi dute zestakoa (30-25), eta Gaubeka-Garmak palakoa (45-39).  Berria - Kirola   2004-01-06

Mutrikuko udal pilotalekuak jaialdi mistoa izango du bihar arratsaldean (18:00), bertan zestako eta esku-huskako partidak jokatuko baitira.  Berria - Kirola   2004-07-21

Euskal Herriko Banakako Pala Txapelketa eta Binakako Zestakoa aurkeztu dituzte Deportivon.  Berria - Kirola   2004-10-01

Floridan, zesta, dirua baino ez da.  Berria - Kirola   2004-10-20

Baldako jaialdiak zesta hutsa baino gehiago dira, partida nagusiaz gain beste ekitaldi batzuk antolatzen dituztelako.  Berria - Kirola   2004-09-11

2 (hitz elkartuetan)

Partidaren aurretik, antolatzaileek zesta eskolako gaztetxoekin amerikar erarako kiniela antolatu dute.  Berria - Kirola   2004-09-17

Zesta munduko beste izen handi askok bezala, Jose Migel Arregik Atlantikoa zeharkatu zuen Floridako pilotalekuetan jokatzeko.  Berria - Kirola   2004-10-20

Paleta larruz, pala motza eta zesta modalitateetan, berriz, hasierako ligaxkak bukatu dira, eta final-laurdenak hasiko dira orain.  Berria - Kirola   2004-02-24

Durangoko San Faustoetako Zesta Torneoan.  Berria - Kirola   2004-10-14

Munduko Zesta Txapelketa.  Berria - Kirola   2004-09-22

Goikoetxea-Enbilek Baronio-Irastorzaren aurka jokatuko dute Munduko Zesta Txapelketako finala.  Berria - Kirola   2004-10-02

Bereikuak bereganatu du Euskadiko Banakako Zesta Txapelketa, iragarpen guztien kontra.  Berria - Kirola   2004-09-12

3 zesta-puntan erabiltzen den xistera sakona.

Nik normalean hiru zesta erabiltzen ditut, baina bezperako finalerdian bi zahar erabili nituenez, finalerako beste berri bat nahi nuen.  Berria - Kirola   2004-09-16

Egigureni deitu nion, bera donostiarra da eta finalera joatekoa zenez badaezpada zesta bat eramateko esan nion.  Berria - Kirola   2004-09-16

Zesta hautsi, eta Egigurenek utzi behar izan zizun, azaldu ezazu?  Berria - Kirola   2004-09-16

253 egun praka zuriak eta zesta jendaurrean jantzi gabe.  Berria - Kirola   2006-02-15

4 zesta-punta (orobat zestapunta g.er. eta zeztapunta g.er.) plekako pilota jokoa, xistera sakonaz eta atxiki jokatzen dena.

Enbilek begi onez ikusten ditu zesta-punta berpizteko egiten ari diren saioak.  Berria - Kirola   2004-10-08

12 1/4etan: Zesta puntako pilota partida.  Herria   2003-09-04

Bederatzi hilabete itxita pasatu ostean, zesta-puntako pilotaleku mitiko batek bere ateak irekiko ditu gaur.  Berria - Kirola   2004-07-30

Gizonak zesta-puntan jokatu, ikusi ditudan gehienak bezain ondo jokatu izan du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 31. orr.

Kuban zesta puntako munduko kopa frantsesek irabazi, horra lehen berria.  Herria   2001-09-13

Zesta Puntako Munduko kopa ere huna behingoan lehen sariarekin.  Herria   2001-09-13

Paueko pilotalekuak argi printza bat piztu du zesta-punta profesionalaren etorkizunean.  Berria - Kirola   2006-04-20

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Euskadiko Zesta-punta Txapelketaren finala gaur Gernikan: Lander-Enbil eta Bereikua-Iriondo.  Berria - Kirola   2004-10-30

Euskadiko Binakako Zesta-punta Txapelketako hiru partida jokatu ziren atzo Gernikan.  Berria - Kirola   2004-10-19

Mutrikuk aurtengo jaietarako antolaturiko zesta-punta torneoko lehen finalerdian.  Berria - Kirola   2004-07-24

Gotzon Enbilek, Zumaiako zesta-punta eskolako beste harribitxietako batek, inor gutxik erakuts dezakeen garaipen zerrenda lortu du azken urteotan.  Berria - Kirola   2004-10-08

Euskal Herriko zesta-punta denboraldiko azken txapelketa gaur arratsaldean jokatuko da Gernikan.  Berria - Kirola   2004-10-30

6 zesta-puntalari (orobat zestapuntalari) zesta-puntan jokatzen duen pilotaria.

Zestaoko Candido Ibar zesta-puntalari ohiaren semea da, eta Urtain boxeolari famatuaren iloba.  Herria   2005-10-20

Pablok ere pilotaren bidea hartua zuen, profesionaletan sartzekotan zagolarik zesta-puntalari gisa.  Herria   2005-10-20

Mizel THERET dantzaria, Xabier AMURIZA eta Xabier EUZKITZE bertsulariak, Mixel ITURRIA Xiberotar zesta puntalaria, [...].  Herria   2005-03-17

Jai Alai hori pario leku da, euskal zestapuntalariek aratsetan jokatzen dituzten partidekin.  Herria   2004-12-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus