Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zesarea 1 iz umekia umetokiaren horman ebaki bat eginez ateratzean datzan ebakuntza.
Haurra trabeska heldu zen eta, zesarea egin behar izan zioten. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.
Nire amak placenta praevia izan zuen -plazentaren askatze goiztiarra, alegia-, eta ni bide normaletik ateratzeko gauzak okertu zirenez, zesarea egin behar izan zioten. Txerriekin hasi omen ziren zesareak egiten, gero, dena ondo zihoala eta, emakumeekin probatu zuten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 409. orr.
Jakin dudanez, Zesar bera ere zesarea bidez jaio zen, eta horregatik esaten omen zaio operazio horri zesarea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 409. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Zesarea ebakuntzak murrizteko, odoleko azido laktikoa neurtu eta hormonarik ez ematea aholkatu dute. Berria - Gaiak 2004-05-30