Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zerutar (30 esaldi 8 liburutan; orobat zerutiar 35 esaldi 20 liburutan) izlag zerukoa, zeruari dagokiona.

Sasimaisuok harroputz eta ausart dira: inolako beldurrik gabe, maldizioak botatzen dituzte zerutar izakien kontra.  Elizen arteko biblia   2 P 2,10

Pentsa beza, Ilargiaren distira ez bada zoritxarra, Eguzkiaren argia ere ez dela zoriona; zeren gorputz zerutiarrak izaki, euren argiaz gure gorputzeko begiak ukitzen dituzten heinean gorputzak baitira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 161. orr.

Maiestate zerutar horren desira distiratsu biziemaileak nazkagarriro oinperatuak izan dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 273. orr.

Erroma lege bila joan zen Atenasera, eta handik ekarri zuen zaletasun zerutar hau.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.

Zerutar hazitik honakoak gara, bada, guztiok; zerua da guztion aita eta ama lur elikatzailea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 153. orr.

Gauzarik txikienaz estutzen eta atsekabetzen den gizakiak, nola iruzur dezake bere burua, uste izanez zerutar jatorrikoa dela eta bere bihotza zeruan bizi dela?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 17. orr.

Ireki zuten hilkutxa ere: barruan zerutar bertuteen altxorra gordetzen zen, eta gutxi batzuek, bizi zela bere gain asko eraman zituen hura zeramaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 257. orr.

Kontenplazio gorenaren gozotasunaz ohi baino beteago eta zerutar gurarien sugarretan isiotuago, jainko-dohainen isuri oparoa sentitzen hasi zen.  Elizen arteko biblia   Jb 38,7

Aita txit santuak beretzat eta beretarrentzat nahi izan duena [...] zerutar jakintzaren jarduera guztietan eta perfekzio gorenaren bilaketan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 278. orr.

Kontzeptu politikoak [...] arimaren -arima alde batetik esentzialki zerutar, bestetik orain gaixotuaren- kategorietan pentsatzen badira, [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 75. orr.

Amaren begiratua baldin bada lurtarra, zeinek ukatu guri zerutarra dela lurra.  Berria - Kultura   2004-04-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauza zerutarrak (3); zerutar izakien (3); zerutarra dela lurra (4)

debot zerutiar (3); gorputz zerutiarrak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus