Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Belar handi haiek hura baino altuagoak ziren, eta ezin konta ahala ur hegaztien zeruratzeak baino ez zuen salatzen haren presentzia. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.
Ehortz mezan otoitz eta kantuen erdian segur gira zeruratze loriosa izana duela Eulalik, goza dezala bakezko pausua maite zituenen erdian. Herria 2003-09-11
Berrogei egunez barau egiten zuen Birjina dohatsuaren Zeruratze egunetik hasita, etengabeko otoitzari emana bizi zela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 796. orr.
Haren ohoretan debozio handiz egiten zuen barau Pedro eta Paulo apostoluen jaitik Ama beraren Zeruratze jaira arte. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 796. orr.
Han, nonbait, urrutiko bakardadean, gorputza menderatu lezakeela zigorrez eta martirioz, edozein jainkotze amesturen alde, lurra gaitzetsiz zeruratze bidean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 185. orr.
Itsas lamiek jolas-gogo latza zeukaten, eta aurrera eta atzera korrika gozatzeko aukera izan zuten, olatuek aparra zeruratzeari ekin ziotenean. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 184. orr.