Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeruratu, zerura(tu), zeruratzen 1 da/du ad zerura joan; zerura eraman.

Duda izan nuen Jaungoikoagatik esaten ote zuen, alegia, haren arima zeruratu zelako ala ustez Benitorenak ziren gorpuzkien ondoan lur ematen zitzaiolako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 337. orr.

Hango jarlekuetatik ikusi dugu, patxadaz, zelan gosaltzen zuten polizia irandarrek eguzkia zeruratu aurretik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 160. orr.

Itzulerarik gabeko suziri batean zeruratu beharko nuke agian...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 76. orr.

Pentsamendurik gabeko hitza alferrik da zeruratzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 146. orr.

Orai bere biziko lan eta neke guzien saria eman bide dio Jaungoikoak bera baino lehenago zeruratuak diren senarra eta seme zaharrenaren aldean.  Herria   2003-10-23

Zazpi haur jaio zitzaizkien Joxemari eta Pakitari: bi, jaioberritan hil zitzaizkienak; beste bat, haur txikia zela, 1925eko eguberri bezperan zeruratua, "Xabiertxoren eriotza" poema hunkigarrian kontatzen zaigun bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 141. orr.

Farisauak aldiz, ez du aurkitu grazia, hunen otoitza ez da zeruratu bainan galdu bai urgulu zozo horren hedoietan.  Herria   2005-07-21

2 (era burutua izenondo gisa)

Andra Mari Zeruratuaren parrokian, 20:00etan.  Berria - Kultura   2004-04-01

· Zeren aitaren begiek orain dohatsu zeruratu-berri batenak baitziruditen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 552. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus