Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zeruertz (orobat zeru ertz) 1 iz zerumuga, ostertza.

Egunsentiko argi grixkaran ere basoarte itsua, eguzkiaren lehen printzak oihaneko zeruertz ordokiaren gainetik, eta lertxunak ugari, gure tren geldoa igaro ahala saldo zuritan hegaldatzen zirenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Gorriz tindatu zen zeruertza, eta eguzkia atera zen segidan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 28. orr.

Landare hesiek beste lursailetatik bereizten zuten; elorri zurizko pareta haiek, txit garaiak, zeruertza mugatzen zuten oihal berde batez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Itsaso zabalaren zeruertzera begira utzi nau Belarraren ahoa honek. Zeruertzean eguzkia ateratzen hasi zenean zabaldu zituen begiak mutilak.  Berria - Harian   2005-10-12

Trena Gaztelako ordokian zihoan, eta egunaren urratzea ageri zen zeruertzean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.

Mugagabetasun orlegi hartan zeruertzeraino luzatzen diren berdeguneen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 139. orr.

"Zeruertzean datilondoak agertzen hasten direnean egarriz hiltzea", horrela deitzen diogu horri basamortuko mintzairan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 181. orr.

Iparraldeko Venezia deitzen diote, ez alferrik dena esan behar bada, eta ilunabar politak ditu, zeruminak denbora dezente irauten baitu zeruertzean galdu baino lehen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Hodeiertzean, zeruertzean, mugaertzean grisak eta metalak nahasten dira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 31. orr.

Zeru-ertz batetik irten eta beste ertzeraino haren itzulbira.  Elizen arteko biblia   Sal 19,7

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Ingurune jakin bat, zeruertz jakin bat ere aukeratu zuen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 212. orr.

Egun hartan begi-bistan zegoen zeruertz urruna, hodei erraldoiek beltzerantz larri grisatuta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 27. orr.

Zeruertz kedarreztatuaren kontra, gabarrak, baporeak, zentral elektrikoak, ontziraleku estaliak, zubiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 377. orr.

Gauza da, behintzat, lagunek ere, erreflexuz-edo, oihu berbera jaulki zutela, izuz beterik eta begirada zeruertz infinituan galdurik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 161. orr.

Egunsentiko argi grixkaran ere basoarte itsua, eguzkiaren lehen printzak oihaneko zeruertz ordokiaren gainetik, eta lertxunak ugari, gure tren geldoa igaro ahala saldo zuritan hegaldatzen zirenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

3 irud/hed

Ohiko kamisetaren partez, blusa zuri baporetsua zekarren soinean; haren azpian, ikusi-makusika ari zitzaidan, orban likits, titi-zorro beltz baten zeruertz lainotua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zeruertzari so (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus