Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guretzat, ordea, garrantzi handikoa da Euskal Herrian zertu den pentsamendua liburuan azaltzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 16. orr.
Ekonomi ezbehar horiek eragin etsigarria ari ziren zertzen klase ertainaren ethosean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 386. orr.
Ez zuen halako konparaziorik inoiz zertu. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.
Ganivet-entzat arima espainola esentzialki zertzen duena da senekismoa [...] gehi kristautasunak izaera natural horri erantsi dion pietatea. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 69. orr.
Ikasi egin behar dugu ahalmen horiek erabiltzen eta zertzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 72. orr.
Beraz, perpausa unibertsala da; esaldiak, ordea, unibertsal hori zertzen duten banakoak edo aleak dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 176. orr.
Gure desio sexuala benetan ezin dugulako zertu, dela adinagatik, dela lagun faltagatik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 162. orr.
Tratua zertu ondoren, Laukarizkoak erabakiaren berri eman dio Mariari. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 80. orr.
Gutxieneko testuinguru komunik gabe ez litzateke komunikazioa zertuko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 143. orr.
Errusiak huts egin zuen herri hauen gidaritza zertzen ildo panortodoxoan zein paneslaviarrean, nahiz eta orain errusiar erregimen pankomunista ezarri den horietako batzuen gainean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.
Egun hartan Erroman zertutako zeremoniak bazuen hala ere aurrekari bat Soissons-en K.o. 751n egindako zeremonia batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.
Sorkuntza izenburuko eleberrian, Guztiahaldunak bere obra nola zertu zuen kontatzen du Dino Buzzatik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 9. orr.
Ez diezaiegun lapurtu testuari eta irakurleari bien artean zertzeko dena. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.
Irtenbideren baten bila saiatu zen, behin eta berriz, baina ez zen gauza izan hurrengo pausoa zertzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 258. orr.
Ontziak egiten ikasi, dirubide apur bat zertu, eta Bostonera etorri zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 133. orr.
Zerako zera zertzea zenik ere bagenekiela jota -eta asko jotzea da hori-, gustura galdetuko genukeen zer ote zen hori, eta nola zertzen zen zerako zera. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 32. orr.
Handik gutxira hasten zen egiazko saltsa, zereko zera zertzeko ordua, badakizue zertaz ari naizen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 100. orr.
Umea Maiatzaren Lehenean jaiotzea xede, zehatz-mehatz kalkulatu omen zuten noiz komeni zen zerako zera zertzea. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 46. orr.
Halako zera ezinzertua zen zertzen ninduena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.
Haserre al zauzkat, Zu, zera zertzeagatik? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 78. orr.
· Nik ez diat putetxe beharrik etxetik kanpo zertzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.