Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zertifikatu1, zertifika, zertifikatzen (Euskaltzaindiaren Hiztegian ziurtatu agertzen da) 1 du ad egiaztatu.
Fonseca eta Lima jaunak lekuko zirela, notarioak zertifikatu zuen gutunazal hura hamar urte lehenago (1974ko azaroaren 30ean) Napumocenok utzi ziona bera zela. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 203. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Manyari deitzen nion posta bulegotik, eta jasoak nituen telegramak eta gutun zertifikatuak herri ahaztu hartan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 135. orr.
Atzo, ohar bat nuen postontzian: posta-bulegora joan behar nuen gutun zertifikatu baten bila. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 46. orr.