Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Honetara, beraz, frogaturik dago hiru atributu mota horiek -hots, zertasuna edo zertasun baten atal bat edo zertasunean aurkitzen den edozein nolakotasun adierazten dutenak- ezin onar daitezkeela Jainkoari dagokionez. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 126. orr.
Lehen partean "zer da gizakia" tratatzen da; baina gizakia zer den, ez da esentzia bat, baizik haren zertasunaren agerpena jardunean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 280. orr.
Ezin onartuzkoa da Harengan baiezko atributurik egotea, bere zertasunetik landa izatasunik ez duelako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 143. orr.
[Ousia] sekula ez da beste zerbaiten predikatu; beste gauza guztiak dira haren atributu; (ii) ousia zertasuna da (quidditate): izaki bakoitzaren quidditatea da berez dena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.
Estatuen izenek [...] ez dute, bistan denez, intensiorik, ez diote ezer eta ez dute beren baitan funtsik, izaterik edo zertasunik; estensio, eremu edo hedadura huts dira, ez dute nondik-norainokotasuna beste tasunik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.
Jakin behar da bi gauza espezie berekoak daudenean, haien zertasuna ere bat dela, eta ez direla ezberdintzen handitasun edo txikitasunean besterik. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 139. orr.
Hori begien bistakoa da eta beharrezkoa existitzeko kausaren bat daukan gauza orotan, horren existentzia beraren zertasunari erantsiriko zerbait delako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 140. orr.
Euskal herri intensional edo semantikoak, bere zertasunarekin batean, bere pluraltasuna ere galdu du (euskal herrietan, etc.), oso bat baitira zertasuna eta pluraltasuna edo pluralean esan ahal izatea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 224. orr.
Paperezko eite material soila duen gauza bat da liburua, lorontzi baten edo gelako pertsianaren pareko zertasuna duena. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.