Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zertaratu, zertara(tu), zertaratzen 1 da ad zer bilakatu.

Zer bilakatzen da bezeroak inguratzeko grazia galdu duen puta?; zertara etortzen da edo zertaratzen, haragi bizigarri eta dirugarria izandako hura?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 127. orr.

Horra zertaratuak ginen Eskualdunak Baionako apezpiku sartu nintzalarik, 1599ko azaroaren 12an.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 98. orr.

Horra zertaratu den nire gaztetako Potzolo: polizia puta bat, Tomas, poliziaburu puta bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

Hara zertaratuak garen gaur egun Frantzian.  Berria - Harian   2005-08-31

Bai, zinez izigarri da zertaratuak giren Euskal-Herrian.  Herria   2001-08-02

Zertaratuak garen gure Frantzia trixtean!  Herria   2005-10-20

Ez dut oraindik aipatuko zertaratu ziren liburuok; nik, bidenabar esanda, ez dut deitoratzen haien paraderoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 213. orr.

Halako aldaketak, Geschwindek azpimarratzen zuenez, ezin ziren hartu besterik gabe onuragarri edo kaltegarritzat; pertsona baten bizitzan zertaratzen ziren, horrek zuen garrantzia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.

Zertaratzen ahal den jendea, salbaikeria hutsez hola jokatzeko, nehori deus makurrik egina etzuten jende gaixo batzu gisa hortan hil-araziz!  Herria   2004-06-17

Gauak, berriz, ohantzean itzulika higatzen zituen, bere lotsagabekeria goratik madarikatzen, edo aiene isilean, ordu beltza etortzean zertaratuko ziren bera, bere alaba eta bere alabaren seme sortu berria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

Ikus, bada, otoi, zertaratuak diren!  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 109. orr.

Ikusiko azkenean zertaratuko diren...  Herria   2003-12-11

2 (du aditz gisa)

Zenbaki horiek erakusten dute zertaratu gaituen, azken bi mendeetan, Frantziako estatu-nazioak Iparraldeko euskal herritar prestuak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.

Hilabete osoa erabakitzeko bere bizia zertaratuko duen: lanean hasi, berriz ikasteari lotu edo auskalo zer.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 82. orr.

Badakigu guhauk zertaratu gintuen gu, Europa berriki, konstituzio baten amentsak.  Herria   2005-08-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zertaratuak diren (3); zertaratuak giren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus