Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badirudi, beraz, hiltzeak, inork inor hiltzeak, baduela gizagauzatasun bat, arautua, jakina, arrazoitua edo zertarakoduna, akabatzeak ez duena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.
Hiltzea, inork hil gabe hiltzea, ikusi dugu gure gauza dela, gizakiena, baina ez ginateke ausartuko esatera, nik uste, arautua, jakina, arrazoitua edo zertarakoduna denik; ala bai? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.
Animaliari bizia kendu beharra dagoenean, gizakiak akabatu egiten du animalia hura, ez hil: gizagauza arrazoitua eta nahi dena izango da, baina ez zertarakoduna, animalia hura ez baita ezertarako. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.